XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Instituzioen ahotsa zentrala ixtearen alde

1987ko maiatzak 15.

Gasteizko Udalak modu onartezinean arriskutsua suertatu eta gizateriaren etorkizunerako ondorio konponezinak dituela frogatu duen energia nuklearraren erabilerarekiko kezka azaldu eta gero, zentral nuklearren ixtea eskatzea erabaki zuen, Garoña, Cabrera eta Vandellós Ietik hasita.

1989ko azaroak 13.

Gasteizko Udalak, energia nuklearra eta hiriarentzako larrialdietarako plan eza kritikatu eta gero, zentral nuklearrak erabat ixtea eskatu zuen berriz, Gobernu Zentralari eta Eusko Jaurlaritzari erregutu egiten die benetako Larrialdietarako Plana berehala prestatu eta gauza dezaten, hiritar guztiei dei egiten zien alternatiba ez-nuklearra eta zentral nuklearrak ixtea defenda dezaten, eta EAE, Gaztela-Leon, Nafarroa eta Errioxako udalekin harremanetan jartzea erabaki zuen.

1990eko urtarrilaren 14.

Errioxako Legebiltzarrak Industria Ministerioari dei egin zion ahalik eta azkarren Garoña itxi zezan.

1991ko urria.

Arabako Errioxako Bastidako Udalak bigarrenez eta udal talde guztien adostasunez Garoña berehala eta betirako ixtea eskatzea erabaki zuen, eta gure nekazal produktuen merkaturatzean edozein motako alarma nuklearrak ekar litzakeen ondorioengatik kezkaturik azaldu zen.

1992ko otsailak 13.

Aragoiko Gorteek bi urte lehenago zentralaren itxiera eskatzeko hartutako akordioa berretsi zuten.

1994ko maiatzak 25.

Nafarroako Legebiltzarra zentrala ixtearen alde azaldu zen eta Estatuko Gobernuari eskatzen dio Zentral Nuklear horren bizitza erabilgarriaren 25 urte beteko direnean jarduera ez baimentzea.

Errioxa eta Aragoiko Nekazari eta Abeltzain Elkarteek eta Nafarroako EHNEk Ebroko Plan Hidrologikoan aurkeztutako zuzenketetan Garoña ixtea eskatu zuten.